2022-09-28

Sistema Eragileak



 Informatikan, sistema eragilea hardware edo euskarri fisikoaren eta erabiltzailearen artean lotura lanak egiten dituen softwarea da, erabiltzaileak hardwarean instalaturiko programa, dokumentu edo bestelako baliabideetarako sarbidea ematen duena. Horretaz gainera, sistema eragileak erabiltzaileak izan ditzakeen arazoei soluzioa eman (fitxategiak bilatu, adibidez), prozesuak eta memoriak kudeatu eta sareak nahiz periferikoak maneiatzea da. Moduluka antolaturik eratzen da, eta horien artean oinarrikoari kernel deritzo.



Zer da Kernel? 
Kernel edo nukleoa hardwarerako sarbidea modu seguruan emateaz arduratzen den sistema eragilearen funtsezko zatia da eskatzen duen software osoarentzat. Kernel sistema eragilearen zati txiki eta ikusezin bat da, baina garrantzitsuena, hura gabe ezingo bailuke funtzionatu. Sistema eragile guztiek dute Kernel bat. 


 Sistema eragileen nukleo hori modu pribilegiatuan exekutatzen da, eta sarbide berezia ematen zaie sistemaren baliabideei, behar duen softwareak eskatzen dizkion sarbide-eskaerak egin ahal izateko; gainera, baliabideak mugagabeak ez direnez, arbitro lana ere egiten du horiek esleitzeko orduan, eta jasotako eskaeren hurrenkera erabakitzen du, eskaera horien lehentasunaren eta garrantziaren arabera. Kudeaketa oso garrantzitsua eta funtsezkoa da, gehienetan oharkabean pasatzen dena, nahiz eta funtsezko lana izan hardware guztia softwarearekin koordinatzeko.


Shell informatika programa bat da. Bere funtzioa teklatu bidez sartzen diren aginduak sistema eragileari pasatzea da, exekuta ditzan. Sasoi batean, modu hau modu bakarra zen erabiltzaile batek aginduak bideratzeko UNIX sistemei. Gaur egun, GUI-ak (Graphical User Interfaces) existitzen dira, eta CLI-ak (Command Line Interfaces) ez dira lan hauek egiteko bakarrak. Linux sistemetan, programa hau bash deitzen da (Bourne Again shell Steve Bournek idatzitako sh shell programaren hobekuntza da). Baina badaude beste shell programa batzuk Linux sistemetan: ksh, tcsh eta zsh.



Aplikazio informatiko bat aplikazio-programa edo aplikazio-softwarea (askotan App bezala laburtua) pertsonei jarduera bat egiten laguntzeko diseinatutako programa informatiko bat da. Adibide bezala hainbat aplikazio aipa daitezke, testu-prozesadorea, kalkulu-orria, kontabilitate-aplikazioa, web-nabigatzailea, multimedia irakurgailua, hegaldi-simulagailua, bideo-jokoen kontsola edo argazki editorea. Software izen kolektiboak aplikazio mota guztiei egiten die erreferentzia. 


Software-sistemarekin ez da berdina gertatzen, batez ere konputagailuaren exekuzioarekin erlazionatuta baitago[. Aplikazioak ordenagailuarekin eta bere sistema-softwarearekin batera, multzoka edo bakarka argitaratu daitezke; aplikazio multzo horiei aplikazio-pakete edo suit deitzen zaie. Halaber, proiektuak software jabedun, kode ireki edo unibertsitario moduan kodifikatu daitezke. Plataforma mugikorrentzat sortutako aplikazioak sakelako mugikorraren aplikazio deritze. Iturria Wikipedia





La NASA sustituye Windows por Linux en la Estación Espacial Internacional

No hay comentarios:

Publicar un comentario