2019-09-18

Blogak nola erabili

Blogek Interneten edukiak argitaratzeko modu errazena eskaintzen digute. Edozein eratako edukiak idatzi ditzakezu, bai albisteak, artikuluak, edozein gairi buruzko iruzkinak, zein zure esperientzia eta hausnarketak ere. Blog batekin zure tokia eduki dezakezu Interneten, zuk nahi dituzun gaietaz luze eta zabal mintzatzeko.


 Beraz, blog bat ('weblog' hitzaren laburdura da 'blog') webgune pertsonal bat da, aldizka eguneratzen dena eta autore batek edo gehiagok idazten dituzten testu edo artikuluak kronologikoki batzen dituena.

 Blogger-en hizkera

Blogetan hizkera berezia erabiltzen da, eta hizkera hori ezagutzen ez baduzu pixka bat galduta ibili zaitezke.

Hementxe duzu mundu hau hobeto ezagutzen lagunduko dizun hiztegitxo bat: Blog Aldizka eguneratzen den webgune pertsonal bat eta autore batek edo gehiagok idazten dituzten testu edo artikuluak kronologikoki batzen dituena.

Blogger edo blogaria Blog formatuko argitalpenak idatzi eta kudeatzen dituena.

Blogosfera Irizpide bereziren baten arabera (kokapena, gaia, hizkuntza) multzokatutako blogak. Adibidez: euskal blogosfera, blogosfera zientifikoa, blogosfera politikoa

Post Argitaratzen den artikulu bakoitza, hau da, bitakora baten argitalpen unitatea. Iruzkinak Blog bateko bisitariek idatzi ditzaketen sarrerak dira.



Post bati buruzko iritziak idatziz uzten dituzte. Ingelesez "comments" deitzen dira.

ZirriborroakArgitaratze sisteman sortutako sarrera bat da, baina oraindik publikatu ez dena. Normalean, sarrera bat zirriborro bezala gordetzen da, blogariak, publikatu aurretik zuzentzeko edo osatzeko asmoa duenean. Ingelesez "draft" deitzen da.

Fotoblog Argazkiak argitaratzeko erabiltzen den bloga, hau da, blogen eta argazkien bilketa. Template edo txantiloiak Erabilera errazeko diseinu-txantiloia.

 Permalink Esteka iraunkorra.

Blogeko post bakoitzari egokitzen zaion URLa eta loturak egiteko erabili behar dena.

Nola idatzi Blog perfektoa.




No hay comentarios:

Publicar un comentario